XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egiazko etxea

Pattin ttipiaren ametsa zen, bere kusi Kaietek bezalako etxe baten ukaitea.

Haren sei urteko begiek ez zuten oraino sekulan ikusi holakorik.

Delako etxea lostatzeko zen bainan denak bazituen, etxalde baten pare.

Xuriz tindatua; leiho gorriekin eta haren itzulian baziren behi gorri, zaldi beltz, oilo xuri, lapin gris, xerri horail eta nik dakita zer....

Egun guzia gustian pasatzen ahal zen heiekin josteta.

Eskolarat johan zelarik bere arreba handiaren eskutik, beti gelditzen zen salgei ziren pusken aintzinean, bainan sekulan ez zuen ikusten behar zuen etxea.

Nardaturik, arrebak erran zakon egun batez: Bainan Pattin, badakik ez dela sekulan deus etxe hortan saltzeko, hobe duk Eguberri-kari ait'amer galdatzea.

Arratsalde ilhun batez, Pakin-en aita ethorri zen etxerat frango alegera eta irri maltzur batekin erran zuen bere emazteari: Pusken biltzen has zaite lehen bai lehen, laster joan beharrak gira, han denak prest dira et gure beha egonki.

Segidan ama eta alaba hasi ziren ganberako hermairien eta sukaldeko mublen husten eta Pattin-en arrebak erraiten zuen amari: Zer xantza! azkenean harat joanen gira!.

Gure herrirat! Hitz horiek Pattin-ek ez zezazken konpreni.

Bainan arreba loriatua ari zen konda eta konda: Han ez da hemen bezala izanen;(...).